Ekonomia -

Bigarren saiakera

Zamaketarien sektorea erreformatzeko legea onartu du Kongresuak

Aldeko 174 boto lortu ditu (PP, Ciudadanos, EAJ, Foro Asturias eta UPN), eta kontrako 165 (PSOE, Unidos Podemos, ERC eta Compromis). PDeCAT alderdiko zortzi zinegotzi abstenitu egin dira.

Zamaketariak. Artxiboko argazkia: EiTB
Zamaketariak. Artxiboko argazkia: EiTB
Zamaketariak. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zamaketarien sektorea erreformatzeko behin-betiko lege-dekretua onartu egin du ostegun honetan Espainiako Diputatuen Kongresuak. Bigarren saiakera horrek aldeko 174 boto lortu ditu (PP, Ciudadanos, EAJ, Foro Asturias eta UPN), eta kontrako 165 (PSOE, Unidos Podemos, ERC eta Compromis). Halaber, PDeCAT alderdiko zortzi diputatu abstenitu egin dira.

Gauzak horrela, Europar Batasunak (EB) egindako eskaerari erantzun dio Espainiako Gobernuak, martxoan zamaketaren sektorea liberalizatzeko egindako lehen saiakera Diputatuen Kongresuan aurrera egiteko aukerarik izan ez ostean.

Era berean, sektore horren erreforma lege-dekretu gisa tramitatu ordez lege-proposamen modura aurrera egiteko Compromis alderdiak egindako eskaera atzera bota du gaur Kongresuak.

Zamaketaren sektorean ordezkaritza duten sindikatuek zortzi greba egun deitu dituzte, maiatzaren 24tik ekainaren 9ra, sektorea liberalizatzen duen erreforma horren kontra protesta egiteko. Ildo horretatik, “zentzuz joka ditzaten” eskatu die Iñigo de la Serna Sustapen ministroak.

Oposizioan dauden alderdi politiko gehienek (PSOE, Unidos Podemos, Erc eta Compromis) salatu dutenez, erreforma horrek ez ditu zamaketarien lanpostuak bermatzen. Bestalde, lege-dekretu horri esker Europar Batasunak jar zezakeen zigorra saihestuko dutela nabarmendu dute Ciudadanosek, EAJk eta PDeCAT alderdiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra UPN Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Alderdi politikoak berriak Ekonomia Ciudadanos Podemos berriak