Ekonomia -

Eusko legebiltzarra

Azpiazu: Kupoaren ituneko dirua Euskadiri dagokiona da

Ogasun sailburuaren esanetan, "gardentasunetik, ezagutza teknikotik eta borondate politikotik" egin da ituna Espainiako Gobernuarekin.

Montoro, Azpiazurekin aurreko asteazkenean, Kongresuan. Argazkia: EFE
Montoro, Azpiazurekin aurreko asteazkenean, Kongresuan. Argazkia: EFE
'Euskadi eta Espainiako Gobernuen arteko tirabirei amaiera eman diegu'

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuarekin Kupoari buruz lortutako akordioan jasotzen den dirua (euskal erakundeei 1.400 milioi euro itzultzea aurreikusten du) "Euskadiri dagokiona da", hori dela eta, "ez dira garaileak eta garaituak bilatu" behar.

EAJk Legebiltzarrean aurreko asteazkenean Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak sinatutako itunari buruz egindako galdera bati erantzun dio Azpiazuk.

Sailburuaren esanetan, ituna sinatzea "mugarria" eta "egun handia" izan zen Euskadirentzat, eta " Espainiako eta Euskadiko gobernuen arteko harremanetan 10 urtez izan den ezegonkortasuna" eten egin du.

Bi exekutiboek "erakundeen normaltasunaren bidetik" egin dute aurrera, eta horrek "balioa" emango die finantzei eta politikari, eta "autogobernu gehiago" eta "bake fiskala" lortzeko bidean ere aurrera egitea ekarriko du.

Montoro, Azpiazu, Erkoreka, Gonzalez eta Rementeria, aurreko asteazkenean. Argazkia: EFE

Montoro, Azpiazu, Erkoreka, Gonzalez eta Rementeria, aurreko asteazkenean. Argazkia: EFE

Azpiazuk ziurtatu duenez, erdietsitako itunarekin "aldebikotasunera itzuli" dira bi erakundeak. Hala, orain dela urte asko eman ziren desadostasunen inguruan, orain arte "konpondu" ezin dena zuzentzea lortu dela azpimarratu du sailburuak.

"Kupoaren araudia aplikatu besterik ez dugu egin", ziurtatu du. Ogasun sailburuaren esanetan, "gardentasunetik, ezagutza teknikotik eta borondate politikotik" egin da ituna Espainiako Gobernuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea