Ekonomia -

Grebaren ostean

Mobilizazio gehiago larunbat honetan, hezkuntzako murrizketen aurka

ELAk, LABek eta Steilasek alde batetik, eta CCOOk, bestetik, manifestazioak deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetan.

Maiatzaren 16ko grebako mobilizazioa. Argazkia: Efe
Maiatzaren 16ko grebako mobilizazioa. Argazkia: Efe
Maiatzaren 16ko grebako mobilizazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk, LABek eta Steilasek alde batetik, eta CCOOk, bestetik, manifestazioak deitu dituzte larunbat honetarako EAEko hiru hiriburuetan, hezkuntza sistema ez unibertsitarioko murrizketak salatzeko, maiatzaren 16ko eta martxoaren 22ko grebei jarraipena emate aldera.

Sindikatuen martxak eguerdian abiatuko dira Bilboko Bihotz Sakratutik, Donostiako Alderdi Ederretik eta Gasteizko Bilbo plazatik, "langileen baldintzak defendatzeko" asmoz.

ELAk, LABek eta Steilasek protestetan parte hartzeko deia egin diete ikasleen gurasoei, "murrizketek eta inposaketek seme-alabengan eragin zuzena dutelako".

CC.OO.k, gainera, hezkuntza komunitateari egin dio mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena "botere publikoak langile klaseari entzungor egiten diolako", Eusko Jaurlaritzak "negoziatzeari uko egin" ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna LAB EAE Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Azken ordukoa protestak