Ekonomia -

Barne Produktu Gordina

EAEko ekonomia, hazkundean finkatuta: % 2,8 hazi da lehen hiruhilekoan

Enplegua % 2 igo da, Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.

Ostalaritza % 3,7 hazi zen lehen hiruhilekoan. Argazkia: EiTB
Ostalaritza % 3,7 hazi zen lehen hiruhilekoan. Argazkia: EiTB
Ostalaritza % 3,7 hazi zen lehen hiruhilekoan. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazkundearen bidean finkatuta, horrela dago Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia, Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuei erreparatuta. 2017ko lehen hiruhilekoan eta iazko epe berarekin alderatuta, % 2,8 hazi zen Barne Produktu Gordina. Enpleguak ere gora egin du, % 2.

Horrenbestez, apirila amaieran emandako datuak baieztatu ditu Eustatek hiruhilekoaren kontuan. Orduan aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak  (% 2,7 eta % 1,9, hurrenez hurren) baino hamarren bat gehiago hazi ziren ekonomia eta enplegua.

Halaber, urte arteko BPGak eta enpleguak bilakaera positiboa izan zuen sektore eta jarduera guztietan. Industriak % 2 egin zuen gora; eraikuntzak, % 2,1 eta zerbitzuek, % 3,1.

Zerbitzuen alorrean, aipagarria da merkataritzaren, ostalaritzaren eta garraioen hazkundea: % 3,7 igo ziren.

Lurraldeka aztertuta, Araban eta Bizkaian hazi da gehien ekonomia, urte arteko % 2’9ko igoera izan baitzuten bi lurraldeek. Gipuzkoan, aldiz, hazkundea apalagoa izan zen, % 2’5ekoa.

Familia-etxeetako kontsumo pribatuak ere gorako bideari eutsi zion, urte artekoa % 3an kokatuta, 2016ko epe berean baino hamarren bat gehiago.

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoan dauden beharginen kopurua % 2 hazi zen, iazko epe berean baino % 0,4 gehiago. Sektore guztietan igarri da gorakada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eustaten datuak