Ekonomia -

EAE

Kirol langileen % 60k ez du titulazio nahikoa

Eusko Jaurlaritzaren ustez, beharrezkoa da, adibidez, gimnasioetako monitoreek beharrezko ikasketak edukitzea osasunari kalte egiten dioten ariketak ez proposatzeko.

Gimnasioetan behar dira monitore kualifikatuak. Argazkia: EiTB
Gimnasioetan behar dira monitore kualifikatuak. Argazkia: EiTB
Gimnasioetan behar dira monitore kualifikatuak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak esan du Kirolaren Euskal Eskolak egindako ikerketa batek agerian uzten duela kirol langileen % 61,2k ez duela "ikasketa edo titulazio nahikorik", eta lanbide horien kualifikazioa erregulatu beharra dagoela.

Zupiriak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak agerraldia egin dute Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta, kirol lanbideak arautuko dituen lege proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, tartean epeak jakinarazteko.

Izan ere, aurreko legegintzaldiaren amaieran kirol lanbideetan sartzeko edo jarduteko araudia onartu zuen Jaurlaritzak, baina ezin izan zuten Legebiltzarretik pasatu hauteskundeak deitu zituztelako.

Sailburuak iragarri du legegintzaldi honetan onartuko dutela legea, baina ez du eperik eman, eta ohartarazi du kirol jarduera trebatutako profesionalek bideratzen ez badute kirolarien osasuna eta segurtasuna jartzen dela arriskuan.

Zupiriak azpimarratu du "azpikualifikazio maila handia" dagoela langile horien artean, titulazio berezi faltagatik, eta lau lanbideren inguruko profilak arautzeko beharra: Hezkuntza Fisikoko irakasleak, monitoreak, entrenatzaileak eta kirol zuzendariak.

Adibide gisa, Zupiriak esan du parapentea, surfa eta piraguismoa kualifikaziodun monitoreekin egin beharreko kirolak direla.

Era berean, Jaurlaritzak uste du beharrezkoa dela gimnasioetako monitoreek beharrezko ikasketak edukitzea osasunari kalte egiten dioten ariketak ez proposatzeko.

Gainera, profesional guztiek eduki beharko lituzkete lehen sorospenen ezagutzak, eta entrenatzaileek, dopinaren kontrakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia albisteak Albisteak