Ekonomia -

Urriaren 31tik aurrera

Gasteiz eta Sevilla lotuko ditu Ryanairrek astean birritan

Astearte eta larunbatetan izango dira, eta hegaldi merkeak eskaintzen dituen konpainiak Koloniara (Alemania), Tenerifera eta Milanera (Italia) egiten dituen hegaldiei gaineratuko zaizkie.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair hegaldi merkeak eskaintzen dituen Irlandako konpainiak Arabako hiriburua Sevillarekin lotuko du 2017ko urriaren 31tik aurrera. Astean birritan, astearteetan eta larunbatetan, eskainiko ditu hegaldiak.

Ryanair konpainiak Espainian eta Portugalen duen salmenta arduradunak, Jose Esparterok, ostegun honetan eman ditu zerbitzu berri horri buruzko azalpenak. Aurretik Koloniara (Alemania) joateko hegaldiak iragarrita zituen Ryanairrek.

Esparteroren arabera, Sevillarako hegaldiak 21:50ean aterako dira Gasteiztik, eta 21:25ean iritsiko dira Forondara bueltan.

Koloniarako hegaldiei dagokienez, 16:25ean abiatuko dira Forondako aireportutik, eta 16:00etan helduko dira Gasteizera.

Txartelak salgai daude jada Ryanairren webgunean, 19,99 euroren truke.

Bi helmuga horiez gain, Bergamo-Milan eta Hegoaldeko Tenerife ere lotzen ditu Ryanairrek Gasteizekin.

Noizean behin eskaintzen diren charter hegaldiak kenduta, Gasteizko Aireportuan bidaiarientzako hegaldiak eskaintzen dituen konpainia bakarra da irlandarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia 2024 Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa