Ekonomia -

Lan gatazka

Erabateko jarraipena izan dute zamaketarien lanuzteek euskal portuetan

Langileen aldarrikapen nagusia enpleguaren subrogazioa da. Portu Agintaritzak azpimarratu du gutxieneko zerbitzuak % 100ean bete direla.

Pasaiako portuko zamaketariak gaurko elkarretaratzean. Argazkia: Efe
Pasaiako portuko zamaketariak gaurko elkarretaratzean. Argazkia: Efe
Pasaiako portuko zamaketariak gaurko elkarretaratzean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zamaketarien bigarren greba egunean ere % 100ekoa izan da jarraipena Pasaiako eta Bilboko portuetan, UGT sindikatuak jakinarazi duenez, eta "arrakasta"tzat jo du deialdia.

Bilboko eta Pasaiako portuetan "langile guztiek" egin dute bat grebarekin bi jarduneldietan. "Langile guztiak ari dira lanuztea egiten ordu bakoitietan", adierazi dute aipatu iturriek.

Zamaketariek elkarretaratzeak egin dituzte portuetan "Anesko patronalaren jokabidea aldatzeko", "enpleguaren subrogazioa" onar dezan.

"Une honetan, aldarrikapen nagusiak langileen enplegua eta subrogazioa bermatzea da. Ziurrenik, zintzilik geratuko diren gainerako gaiak negoziatzea eta akordioetara iristea errazagoa izango da", azaldu du.

Portu Agintaritzak azpimarratu du gutxieneko zerbitzuen % 100a bete dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Lana Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea