Ekonomia -

Cosco

Enpresa txinatar batek Bilboko Portuko edukiontzien terminala erosi du

200 milioi eurotik gora ordaindu dizkio Noatumi negozioaren % 51 erosteko. Valentziako, Madrilgo eta Zaragozako edukiontzien terminalak ere sartu dira operazioaren barruan.

Bilboko Portua. Argazkia: Bilboko Portua
Bilboko Portua. Argazkia: Bilboko Portua
Bilboko Portua. Argazkia: Bilboko Portua

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cosco Shipping Ports Hong Kongeko (Txina) konpainiak Bilboko Portuko edukiontzien terminala kudeatzen duen enpresaren % 51 erosi du.

Noatum taldea akordio estrategiko batera iritsi da Coscorekin 203,5 milioi euroren truke Noatum Portsen % 51 saltzeko, enpresa biek jakitera eman dutenez.

Operazioaren horren barruan sartu dituzte bi konpainiak Valentzian (Noatum Container Terminal Valencia) eta Bilbon (Noatum Container Terminal Bilbao) dituen edukiontzien terminalak, eta Madrilgo (Conterail) eta Zaragozako (Noatum Rail Terminal Zaragoza) lehorreko portuak.

Bilboko eta Valentziako terminalak publikoak dira, eta azpiegitura eta zerbitzu guztiak eskainiko dizkiete, neutraltasunez, eskala egiten duten ontzi guztiei, eta gauza bera gertatuko da lehorrekoetan.

Douglas Schultz Noatum Ports and Maritimerren kontseilari ordezkariak esan du operazioak karga bolumena handitzeko gaitasuna "hobetu" egin duela eta Valentziako eta Bilboko portuak "indartu" egin dituela.

Dena dela, akziodunek onartu beharko dute operazioa, eta hainbat baldintza eta baimen errespetatu beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Bilboko Portua bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa