Ekonomia -

Konstituzionalaren erabakia

Montorok zerga amnistiak legez debekatzea proposatu dio Kongresuari

Oposizioak dimisioa eskatzen jarraitzen du, Konstituzioaren aurka jokatu zuelako nahita.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa. Argazkia: Efe
Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa. Argazkia: Efe
Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak amnistia fiskalak legez debekatzea proposatu die Kongresuko taldeei, etorkizunean antzeko neurririk onar ez dadin.

Montorok berak eskatuta Kongresuko Ogasun Batzordean egindako agerraldian azaldu duenez, "erregularizazio prozesu hauek inori ez zaizkiola gustatzen frogatu ostean" egin du proposamena, eta Auzitegi Konstituzionalak 2012ko lege dekretua baliogabetu ondoren.

Montorok gaineratu du amnistia fiskalak zaharkituta geratuko direla nazioarteko gardentasun testuinguru berrian, 2018an indarrean sartuko baita herrialde askotako zerga informazio trukea, tartean "orain arte paradisu fiskal zirenak".

Montorok berretsi du zerga iruzurraren kontra borrokatzeko konpromisoa duela Espainiako Gobernuak, eta iragarri du Ogasun Ministerioa Zerga Agentziako langile kopurua handitzeko neurri bat prestatzen ari dela, aurtengo lan eskaintza publikoarekin batera.

Azalpenek ez dute oposizioa ase

Oposizioko taldeentzat Ogasun ministroaren azalpenak ez dira nahikoa izan.

Julian Lopez Milla PSOEko diputatuak kritikatu du Montorok PSOEko buruzagiek amnistia fiskala baliatu izana iradoki duela, eta prozedura horren onuradunen zerrenda ezagutzen duen galdetu dio, eta argitara dezala horien zerrenda. Lopez Millak Montororen dimisioa eta barkamena eska dezala eskatu du.

Alberto Garzon Unidos Podemosen diputatuak esan du Montorok bazekiela araua "inskonstituzional" deklaratuko zutela, eta zergadunen beharrari kaltetu diola salatu du.

Francisco de la Torre Ciudadanosen diputatuak gogorarazi du amnistia fiskala zergak barkatzea dela RAEren arabera, ministroak erregularizazio deitzen dion arren. Gainera, amnistiak legez debekatzea proposatu izana kritikatu du, Konstituzionalaren ebazpenak zerga amnistien legeei ateak ixten dizkielako.

Gaurko saioko une gogorrena Ignasi Candela Compromiseko diputatuaren adierazpenekin iritsi da, Montorori "kriminalen diru zuritzaile" deitu diolako. Antonio Pradas Batzordearen presidenteak adierazpen horiek txostenean ez jasotzea eskatu du.

Idoia Sagastizabal EAJren diputatuak PPren Gobernuak 2012an gehiengo osoa "gehiegikeriaz" erabili zuela esan du, eta defizit publikoa saihesteko adostasunak bila zitzakeela, amnistia fiskalaren beharrik gabe.

ERCtik, Ester Capella diputatuak azpimarratu du injustua izan zela neurria, "aberats iruzurgileek prezio baxuan" egin ziotelako aurre zerga beharrari, eta autonomoei eta langileei isuna jartzen dietelako edozein hutsegiteren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gastu publikoa