Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaiko adinekoen egoitzetako greba luzatu dute uztailaren 8tik 31ra

Dagoeneko 200 egunetik gora greba egun egin dituzte duela urte eta erditik 5.000 langileri eragiten dien erresidentzietan.

Manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB
Manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB
Manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko adinekoen erresidentzietako langileen asanbladak erabaki du lanuzteekin jarraitzea, negoziazioen blokeoaren eta patronalek (GESCA, ELBE eta LARES) sektoreko lan-hitzarmena negoziatzeari uko egin ostean, ELAk jakitera eman duenez.

Lanuzte berriak uztailaren 8an hasiko dira, eta 31ra arte luzatuko dira.

Dagoeneko 200 egunetik gora greba egun egin dituzte duela urte eta erditik 5.000 langileri eragiten dien erresidentzietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia berriak Albisteak Egoitza geriatrikoak Lan gatazkak albisteak gaur