Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Bedian, buruan kolpea jasota

Forjas Unidas Vascaseko langilea zen, 43 urteko gizona. Honekin, 32 dira aurten Hego Euskal Herrian lan-istripuz hil diren pertsonak.

Lan istripua Forjas Unidas Vascas enpresan jazo da. Argazkia: EiTB
Lan istripua Forjas Unidas Vascas enpresan jazo da. Argazkia: EiTB
Lan istripua Forjas Unidas Vascas enpresan jazo da. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bediako Forjas Unidas Vascaseko langile bat hil da gaur, lanean ari zela buruan kolpea jasota, ELA sindikatuak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak baieztatu du 12:10 aldera gertatu dela lan-istripua, Bediako Murtatza auzoan. 43 urteko gizona lanean ari zen istripua izan duenean.

Ertzaintza eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, helikoptero eta guzti, baina langilea lekuan bertan hil da, garezurreko traumatismoarekin.

ELAk lan-istripua ikertzeko eskatu dio Osalani, eta gogorarazi du aurten jada 32 pertsona hil direla lan-istripuz Hego Euskal Herrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana albisteak Ekonomia Albisteak