Ekonomia -

Lan istripuak

Bi langile hil dira Bedian eta Azpeitian izandako bi lan istriputan

Biktimak 43 eta 50 urteko bi gizonezko. 33 langile hil dira aurten Hego Euskal Herrian, lan istripuetan.

Bediako lan istripua Forjas Unidas Vascas enpresan jazo da. Argazkia: EiTB
Bediako lan istripua Forjas Unidas Vascas enpresan jazo da. Argazkia: EiTB
Bi langile hil dira Bedian eta Azpeitian izandako bi lan istriputan

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen beltza Euskal Herriko langileentzat. Bi behargin hil da gaur Bedian (Bizkaia) eta Azpeitian (Gipuzkoa) jazotako bi lan istriputan.

Ezbehar horien ondorioz, 33ra igo da aurten Hego Euskal Herrian lan istripuetan hildako langileen kopurua.

Lehen istripua 12:10ean gertatu da, Bediako Murtatza auzoan. Bertan, Forjas Unidas Vascaseko 43 urteko langile bat hil da, lanean ari zela buruan kolpea jasota.

Ertzaintza eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, helikoptero eta guzti, baina langilea lekuan bertan hil da, garezurreko traumatismoarekin.

Ondoren, 14:50ean, 50 urteko behargin bat hil da Azpeitiako Olalde industriagunean, Astigarraga Kit Line enpresan. Produktuak ontziratzeko makina batek langilea harrapatu du, eta han bertan hil da.

Mediku bat bertaratu da, baina ezin izan du ezer egin haren bizia salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Azpeitia argazkiak Gaurko azken ordukoa