Ekonomia -

2016ko maiatzaren aldean

EAEko industria jarduerak % 3,2 egin zuen gora maiatzean

Industria ekoizpeneko indizeak % 2,6 gorakada izan du 2017ko lehen bost hileetan, baina aurreko hilabetearen aldean, % 0,3ko beherakada izan zen maiatzean.

Gestamp. Argazkia: Efe
Gestamp. Argazkia: Efe
Gestamp. Argazkia: Efe

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko industria ekoizpenak % 3,2 egin zuen gora maiatzean, 2016ko hil beraren aldean, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2017ko lehen bost hileetako balantzea % 2,6ko hazkuntzarekin itxi da, 2016ko aldi beraren gainean.

Aurreko hilearekin alderatuta, berriz, industria ekoizpenak % 0,3 egin zuen behera maiatzean.

Euskal industrian pisu gehien duten sektoreen artean, urte arteko aldakuntzak kontuan hartuta, hazkuntza esanguratsuenak dituztenak honako hauek izan ziren maiatzean: Kautxua eta plastikoa, % 7,8; Garraio-materiala, % 7,1; eta Metalurgia eta produktu metalikoa, % 3,8.

Ordea, beherakadak Energia elektrikoaren, gasaren eta lurrunaren sektorean izan dira (% 4,8ko urte arteko beherakada), bai eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen sektorean (% 1,9ko beherakada) eta Material eta ekipo elektrikoaren (% 1,2 egin du behera) sektorean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Industriaren azken ordukoak Metalgintza albisteak