Ekonomia -

Enpresaren itxiera

Xey altzari enpresako langileek greba mugagabean jarraituko dute

Langileek bilera eskatu diote Eusko Jaurlaritzari; izan ere, enpresaren akziodunetako bat da eta konponbide bat bilatzeko exijituko diote.

Xey Altzariak enpresako langileek lanaren aldeko mobilizazioei ekin diete

1:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako Xey altzari enpresako langileek mugagabeko grebari eustea erabaki eta Eusko Jaurlaritzarekin biltzea eskatu dute. Konpainiaren akziodunetako bat den heinean, jarduera mantentzea ahalbidetuko duen inbertitzaile bat bila dezala exijituko diote Jaurlaritzari.

Enpresa likidatzeko eskaera epaitegira igorriko duela eta 170 beharginak kaleratzeko lan-erregulazio txostena aurkeztuko duela jakinarazi zien atzo zuzendaritzak langileei.

Sindikatuetako ordezkariek salatu dutenez, otsailean enpresa bideragarria zela eta aurreikuspenak "onak" zirela esan zien zuzendaritzak, baina martxoaz geroztik langileek ez dute soldata kobratzen.

Konpainia hartzekodunen konkurtsoan sartu zen ekaina hasiera eta ordutik lanuzte partzialak egin dituzte langileek. Orain Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitzeko zain daude. Eusko Jaularitzak Xey altzari konpainiaren akzioen % 30ren jabe da eta kapitalaren 1,3 milioi euro berari dagokio.

Alejandro Lopez Carcamo  Industria Garapenerako zuzendariaren bitartez izan zuten azkeneko hartu-emana Jaurlaritzarekin.

"Konkurtsoaren berri maila bidez izan zutela azaldu zigun. Hori ekaina hasieran izan zen. Hornitzaileekin akordioa egitea ezinezkoa dela diote orain, aldiz, eta aspaldi bazekitela enpresaren egoera zaila zela", deitoratu du.

Halaber, aipatutako iturrien arabera, otsaileko bileran zehaztu zieten 2016ko fakturazioa 25 milioi eurokoa izan zela eta, horien arabera, "jarduerarekin jarraitzeko behar adina zela", eta "hilabete batzuk baino ez" zutela behar" beste inbertsioa bat egiteko eta dena "bide onean" egoteko.

"Orain diosku ez dagoela dirurik, Xeyk ez duela etorkizunik, ez dela jarraitu eta enpresa desegingo dutela".

Gauzak horrela, langileek enpresa irekita mantentzeko inbertitzaile berri bat bila dezatela eskatuko diete Eusko Jaurlaritzari nahiz hartzekodunen konkurtsoko administratzaileari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Grebak gaur Lana Ekonomia 2024 Zumaia