Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Edesako batzordeak ez du langileak kaleratzeko plana negoziatuko

Ekonomia

Lan-gatazka

Edesako batzordeak ez du langileak kaleratzeko plana negoziatuko

Agentziak | Erredakzioa

2017/07/10

Langile-batzordeak salatu du oraindik ez dutela enpresaren bideragarritasun planaren inguruko informaziorik jaso eta garbiketa ekoizpena eteteko argudiorik ez dagoela erantsi du.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Edesa Industrial Garagartzako enpresa batzordeak garbiketa ekoizpenari lotutako jarduerako langileak kaleratzeko lan-erregulazio txostena negoziatzeari uko egin dio.

CNA konpainia "metodo ilunak eta nahasgarriak" erabiltzen eta "egia ezkutatzen" ari dela salatu dute langileen ordezkariek. Horrelakorik ez dutela onartuko eta borroka egingo dutela iragarri dute.

Garbiketa ekoizpenean 30 langile ari dira eta enpresak kaleratu egin nahi ditu. Zuzendaritzak bilera batera deitu ditu gaur langileen ordezkariak, "baina gure harridurarako Edesa Industrialeko Giza Baliabideetako zuzendaria agertu da soilik".

Ohar baten bidez azaldu dutenez, enpresa-batzordeak ez du onartuko langileak kaleratzeko plan bat abiaraztea, "suspentsioko lan-erregulazio txostena urriaren 25a arte indarrean egonda". Gainera, garbiketa ekoizpena ixteko erabakia "nahikoa azaldu ez" dela erantsi dute.

Era berean, langileen ordezkariek salatu dute oraindik ez dutela enpresaren bideragarritasun plana ezagutzen eta ez dakitela zuzendari nagusi berria nor izango den, CNA konpainiak Francisco Martin kargutik kendu ostean.

"Guk erabaki isolatu bat hartzea nahi dute, baina argi dago honen guztiaren atzean zerbait sakonagoa dagoela", ohartarazi dute.

Enpresa-batzordearen iritzian, ezinezkoa da konpainia egun osatuta dagoen moduan aurrera ateratzea. "Litekeena da enpresa bideragarritasuna bermatuko dion inbertitzaile baten bila aritzea eta langileak kaleratzeko plana egitasmo horren parte izatea", azaldu dute.

"Nonbaiten gure etorkizuna erabakitzen ari dira, onartezinak diren metodo ilun eta nahasgarriak erabilita. Guk horrelakorik ez dugu onartuko eta, beraz, CNA konpainiarekin konfrontazio osoan gaudela jakinarazi nahi dugu", nabarmendu dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena