Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Edesa Industrial: Fagor-CNAk ekoizpenaren zati handiena eten egin du

Ekonomia

Langileen kaleratzea

Fagor-CNAk ekoizpenaren zati handiena eten egin du

Agentziak | Erredakzioa

2017/07/11

Garagartzako eta Basauriko lantegietan produkzioa erabat gelditu du eta Geyserren zati bat. Behin-behinean kaleratutako langileak 200 inguru dira.

1:28
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Fagor-CNA konpainiak Euskal Herrian dituen lantegietako produkzioaren zatirik handiena eten egin du. Garagartzako (garbigailuak) eta Basauriko (labeak eta sukaldeak) fabriketako jarduera erabat geldituko du eta Geyserren (berogailuak) zati bat.

Sindikatuek jakinarazi dutenez, 2016ko urrian iragarritako enplegua erregulatzeko espedientea ezartzea erabaki du enpresak eta, ondorioz, beharginei gaur lanera ez joateko agindu die. Ez diete zehaztu noiz itzuli ahalko diren beharrera.

Lan etena ia erabatekoa da. Eskoriatzako lantegian (presio-eltzeak) soilik ari dira % 100ean lanean eta, esan bezala, Geyserren ekoizpenaren zati bat.  Gutxienez iraila arte izango dira horrela.

"Horixe da esan digutena. Oporren ostean zer gertatuko den esatera ez dira ausartzen. Horren erakusgarri da ez digutela argitu noiz itzuliko garen lanera", adierazi dute enpresa-batzordeko iturriek. Ekoizpenerako osagaiak erosteko dirurik ez dagoela da enpresak aipatu erabakia justifikatzeko eman duen arrazoia.

Ikerketa eta Garapenerako sekzioan ere ezarri dute behin-behineko lan-erregulazio espedientea. Beraz, orotara, 200 langile inguru geratu dira lanik gabe. Lan-taldea 350 beharginek osatzen dute.

Datozen orduotan enpresa-batzordea langileekin bilduko da konpainiaren azken erabakiak aztertu eta mobilizazioak abiarazteko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena