Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

Onartu dute 'kanon digital' berria

Egileei emango zaien ordaina ekipoetan, aparailuetan eta euskarri digitaletan (sakelako telefonoak, CDak, memoriak) kargatuko dute.

Sakelako telefonoetan kargatuko dute egileentzako ordainaren zati bat. Argazkia: EiTB
Sakelako telefonoetan kargatuko dute egileentzako ordainaren zati bat. Argazkia: EiTB
Sakelako telefonoetan kargatuko dute egileentzako ordainaren zati bat. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak 'kanon digital' berrirako lege dekretua onartu du, PPren, PSOEren eta Ciudadanosen babesarekin, besteak beste. Izan ere, Podemosek, ERCk eta EAJk lege proiektu gisa tramitatzea nahi zuten, zuzenketak sartu ahal izateko, baina ez dute lortu.

Lege dekretu berria 2012koaren ordez jarriko dute, Auzitegi Gorenak legez kanpoko jo baitzuen iaz. Orain egileei emango zaien ordaina ekipoetan, aparailuetan eta euskarri digitaletan (sakelako telefonoak, CDak, memoriak) kargatuko dute.

Iñigo Mendez de Vigo, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak azaldu duenez, testu berriarekin Espainia EBko zuzenbidera egokituko da, eta "sortzaileak eta kontsumitzaileak izango dira protagonista". "Sistema egonkorra eta iraunkorra da", azpimarratu du.

Kongresuaren onarpenaren ostean, dekretua Senatura eramango dute. Lehenengo urtean behin behinean ezarriko da ordaina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia Eguneko albisteak