Ekonomia -

3 milioi euro

Europak isuna jarri dio Espainiari, zamaketarien erreforman berandutzearren

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenaren ondorioz, Espainiako Gobernuak hiru milioi euroko isuna ordaindu beharko du sektorea liberalizatzen berandutzeagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hiru milioi euroko isuna ezarri dio Espainiako Gobernuari, gaur kaleratutako ebazpenean irakur daitekeenez, zamaketarien sektorea liberalizatzeko erabakia berandutzeagatik. Europako Batzordeak 24 milioi euroko isuna eskatu zuen.

Auzitegiaren irizpideen arabera, Espainiak agindua bete ez izana “larria” da; izan ere, 29 hilabetez, “denbora tarte esanguratsu batez”, egin zion uko 2014an ebatzitako lehen epai batean agindutako erreforma aplikatzeari.

Azkenik, maiatzean onartu zuten erreforma, EBko araudia betetze aldera, Europako Auzitegiak 2014an adierazi eta gero espainiar araudia europar legediaren aurkako zela.

Halaber, Auzitegiak bigarren ebazpena eman ondoren berandututako egun bakoitzeko Espainiari 134.122 euroko beste isun bat jartzea eskatu du Bruselak, baina maiatzean erreforma onartuta ekidin du Espainiak bigarren zigor hori ordaindu behar izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea