Ekonomia -

Radio Euskadiko elkarrizketa

Confesbasken ustez, egoera ekonomikoa "ona da, oro har"

Roberto Larrañaga Confesbaskeko presidentearen arabera, “gaizki pasatzen ari diren enpresak ere badaude”, eta Fagor-CNA, CEL, Xey, General Electric eta La Naval aipatu ditu.

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea. Argazkia: Radio Euskadi.
Argazkia: Radio Euskadi.
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea. Argazkia: Radio Euskadi.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Larrañagak Radio Euskadiko elkarrizketan adierazi duenez, ekonomiari dagokionez, “edalontzia ez dago ez erdi hutsik ez erdi beteta”. “Ia beteta dagoela esan daiteke”, gaineratu du Larrañagak.

Confebaskeko presidenteak azken hilabeteetako BPGaren igoera azpimarratu du, eta, oro har, euskal ekonomiaren egoera “ona” dela esan du. Hala ere, Larrañagaren hitzetan, “gaizki pasatzen ari diren enpresak daude”, eta Fagor-CNA, CEL, Xey, General Electric eta La Naval aipatu ditu, adibide gisa.

Larrañagak azaldu duenez, enpresa gehienek hobetu egin dute “eskabide-zorroa eta konfiantza maila”.

Dena den, aldaketa positibo horrek ez die enpresa batzuei eragin, Larrañagaren arabera; izan ere, enpresa batzuk “krisitik jota atera dira” eta “zor handiak dituzte”.

Langile pobreak

EGABen azken informea ere hartu du ahotan Larrañagak, prekarietateari lotutako lan pobreziaren inguruko datu kezkagarriak eman baititu ezagutzera txostenak. Gainera, 2016an Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jaso zutenen % 20k soldata osatzeko egin zuten, adituen esanetan.

Larrañagaren aburuz, langileen “azterketa finagoa” egin behar da, “zein sektoretan gertatzen den jakiteko” eta datu horiek kontuan hartuta lan hobea egin ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Enpresak