Ekonomia -

Espainiako Burtsa

Balore Merkatuaren Batzordeak Abertisen eta Aenaren kotizazioak eten ditu

Antza denez, Abertis konpainia erosteko kontraeskaintza publikoa egitea aztertzen ari da Aena.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak Aena eta Abertis konpainien kotizazioak eten ditu kautelazko neurri gisa, eta ez du zehaztu noiz hasiko diren berriro Burtsan kotizatzen.

Merkatuak zabaldu baino minutu batzuk lehenago hartu du erabakia Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak.

Expansión egunkariak gaur zabaldutako informazioaren arabera, Abertis Espainiako azpiegituren konpainia erosteko kontraeskaintza publikoa egitea aztertzen ari da Aena. Atlantia Italiako autobideen kontzesionarioak Abertis erosteko eskaintza publikoa aurkeztu zuen maiatzean, eta Abertisen akzio bakoitzeko 16,5 euro eskaini zituen. Aenak hobetu egin omen du Atlantiaren eskaintza.

Atzo, Espainiako merkatua itxi zenean, 16,41 euroko prezioa zuten Abertisen akzioek, eta 168,10 eurokoa, berriz, Aenakoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Burtsa gaur