Ekonomia -

lan gatazka

Kezka nagusi Arrasaten, Edesa Industrialek agertutako asmoengatik

Maria Ubarretxena alkateak 'langileen esperantzekin jolastu izana' leporatu dio enpresari.

Fagor CNAko langileak. Argazkia. EiTB
Fagor CNAko langileak. Argazkia. EiTB
Hamar langiletik sei kaleratzea proposatu du CNAko zuzendaritzak

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Industrialeko enpresa batzordeak "erabat" arbuiatu zuen atzo Edesa Industrialek (Fagor Etxetresna zenak) ostegun arratsaldean aurkeztu zuen plana, Arrasaten dagoen Garagartzako lantegia ixtea eta langileen erdia baino gehiago kaleratzea ekarriko lukeena.

Batzordeak, gainera, kexu azaldu zen; izan ere, euren esanetan, ostegunean enpresako ordezkariekin izan zuen bileran adostutakoa (30 langile kaleratzeko erregulazio plana erretiratzea eta negoziazio mahaia osatzea) ez dator bat gerora enpresak publiko egin zuen oharrean jasotzen zirenekin (garagartzako lantegia ixtea eta langileen kopurua egungo 350etik 130 edo 160ra pasatzea).

Aitzitik, langileek berretsi egin zuten bere xedea dela langile guztiak barne hartuko lituzkeen irtenbide bat negoziatzea, Eusko Jaurlaritzaren eta Fagor Kooperatiba Elkartearen parte-hartzearekin batera.

"Gardentasun falta"

Bere aldetik, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak Radio Euskadin egindako adierazpenetan "gardentasun falta"rekin aritzea egotzi zion Edesa Industrial enpresari garagartzako lantegiarentzat aurreikusita zituen asmoak jakinarazteko orduan, eta "langileen esperantzekin jolastea" leporatu zion enpresari.

Ubarretxenaren esanetan, Udalean enpresarekin duten haserrea "sekulakoa" da, uztailaren 3tik ari baitira harekin harremanetan jarri nahian, eta ez dute egundaino "inolako adierazpenik" jaso.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Basauri Arrasate argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak Eskoriatza Debagoiena