Ekonomia -

EKONOMIA

Elikadura burujabetza eskatu dute mundu osoko nekazariek Bilbon

Via Campesina nekazaritzaren inguruko nazioarteko biltzarraren VII. edizioa hartu du Bizkaiak aste honetan. 73 herrialdetako 450 elkartetik gora biltzen dira bertan.

Elikadura burujabearen aldeko manifestazioa egin dute Bilbon

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Via Campesina mugimenduko mila ordezkari baino gehiago bildu dira Bilboko kaleetan pertsona orok elikadura osasuntsu bat izateko eskubidea duela aldarrikatzeko, eta, beraz, erakunde publikoei zein herritarrei dagokiela elikadura burujabetza lortzeko lan egitea.

Asteazkenetik gaurdaino, Via Campesinaren VII. Nazioarteko Konferentzia egin da Derion, "Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko" lelopean. Aipatu mugimenduak mundu osoko 73 herrialdetako 450 elkartetik gora barne hartzen ditu.

Lau urtetik behin egiten den biltzar hori esperientziak partekatu eta trukatzeko tokia da. Hartara, lau egunetan zehar nekazarien mugimenduak hainbat kontu izan ditu eztabaidagai: elikadura burujabetza, agroekologia, merkataritza eta justizia klimatikoa, besteak beste.

Bizkaiko hiriburuan barrena egin duten martxan, nekazariek aldarrikatu dute lurrak lantzeko direla, ez haiekin negozioa egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Ekonomia Albisteak Azken ordukoa protestak Nekazaritzaren egungo albisteak