Ekonomia -

Enplegua

159 postuko eskaintza publikoa, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Erakundean

Eskaintza publikoan aterako diren plazetatik 106 eskaintza askekoak izango dira, eta 53 barne sustapenekoak. Gehienak, 112, osasun laguntzaileentzat izango dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko Gobernu Kontseiluak 2017. urterako lan eskaintza publikoa onartu du.Guztira, 159 plaza eskainiko dituzte, 106 eskaintza askekoak eta 53 barne sustapenekoak. Inoiz erakunde horrek eginiko lan eskaintza publiko handiena da.

Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintzako Bizkaiko diputatuak adierazi duenez, eskaintzak aukera emango du “lantaldea egonkortzeko, aldi baterako langile gutxiago egoteko eta kalitatezko enplegu publiko iraunkorra bermatzeko”.

Eskainiko dituzten lanpostu gehienak, 112, osasun-laguntzaileenak izango dira (38 barne sustapenerako gordeko dira), eta 21 plaza eskainiko dituzte erizain/EUD aritzeko.

Guztira, administrazioko langileentzat 17 plaza izango dira (horietako 7, barne sustapenerako). Horiez gainera, 7 plaza eskainiko dizkiete gizarte-laguntzaileei (3, barne sustapenerako) eta 2 goi-mailako teknikarientzat.

Bestalde, 12 plaza, eskaintzako guztien % 7, desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira. Horretarako, % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna dutela egiaztatu beharko dute.

"Hautaketa prozesuen arrazionalizazioa eta eraginkortasuna lortzeko", aurtengo eskaintzaren plazak 2016ko 28 plazei gehituko zaizkie; hala lan eskaintza publiko biak batera egingo dira.

Aurtengo amaieran egingo da deialdia, eta probak, berriz, 2018. urtean izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian?