Ekonomia -

Fagor CNA

Akordiorik gabe amaitu da Fagor CNA eta langileen lehen bilera

Bilera hiru orduz luzatu da, eta iaz 38 milioi euroko galerak izan zituztela azaldu die Edesa Industrial konpainiako zuzendaritzak langileen ordezkariei.

Fagor. Argazkia: EiTB
Fagor. Argazkia: EiTB
Fagor. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Industrial konpainiako zuzendaritzak eta garai bateko Fagor Etxetresnak enpresako langileen ordezkariek akordiorik gabe amaitu dute ostegun honetan egin duten lehen bilera, Garagartzako lantegia (Arrasate) itxi eta langileen erdia kaleratzeko planaren berri eman ostean.

Enpresako langile batzordeak jakitera eman duenez, Fagor CNAko zuzendaritzarekin Garagartzako lantegian egindako bilera hiru orduz luzatu da.

Batzar horretan, iazko datu ekonomikoen berri eman die zuzendaritzak langileen ordezkariei. Zehazki, 38 milioi euroko galerak izan zituztela azaldu diete.

Garagartzako lantegia itxi eta bertako ekoizpena Eskoriatzan (Gipuzkoa) eta Basaurin (Bizkaia) dituen lantegietara eramatea da zuzendaritzaren proposamena. Dena dela, errentagarria izateko langileen erdia (130 eta 160 bitartean) kaleratuko lituzkete.

Gaur egun hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago enpresa hori, eta proiektua “bideragarria” dela ziurtatu du zuzendaritzak. Alabaina, ekoizpen lerroak doitu eta langileak kaleratu beharra dagoela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Basauriko bideoak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Arrasate argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak Eskoriatza azken ordukoa Debagoieneko azken ordukoa