Publizitatea
X

Irratia zuzenean

El Prateko greba: Espainiako Gobernuak Guardia Zibil gehiago jarriko ditu

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Guardia zibil gehiago jarriko dituzte El Prateko segurtasun kontroletan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/08/11

Eulen enpresako langileek baztertu egin dute proposamena, eta, horrenbestez, eutsi egin diete gaurko eta igandeko lanuzteei eta astelehenetik aurrerako grebari.

1:04
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Espainiako Gobernuak guardia zibil gehiago jarriko ditu El Prat aireportuko segurtasun kontroletan bertako "ordena eta segurtasuna bermatzeko", Eulen enpresako langileek iragarri duten greba mugagabearen aurrean. Hala eman du jakitera gaur Iñigo de la Serna Sustapen ministroak.

Bartzelonan egin duen agerraldian, De la Sernak azaldu du El Prateko egoera aztertzeko berariaz sortu den krisi batzordeak (Sustapen Ministerioa, AENA, Barne Ministerioa, Guardia Zibila eta Estatuko Abokatutza daude ordezkatuta bertan) erabaki duela Bartzelonako aireportuko "kontrolguneetan" Guardia Zibileko agenteen kopurua "modu nabarian" areagotzea, "herrialdean dagoen alerta terrorista egoera kontuan hartuta".

Horrez gain, Sustapen ministroak aurreratu duenaren arabera, Espainiako Gobernuak, Generalitatearekin batera, ezinbestean bete beharko den arbitrajeko laudoa ezartzeko prozedura hasiko du, Euleneko langileen eta zuzendaritzaren artean dagoen lan gatazkari amaiera emateko.

Bilera egin aurretik, De la Sernak SER irrati kateari egindako adierazpenetan azaldu du batzordeak ez duela baztertuko "aireportura segurtasun baldintzetan sartzea bermatuko duen inongo aukerarik, greba mugagabe batek sor ditzakeen kaos eta kolapso egoerak saihesteko xedearekin".

Langileek proposamena errefusatu zuten

Bartzelonako El Prat aireportuko segurtasunaz arduratzen diren Eulen enpresako langileek errefusatu egin zuten atzo Generalitatearen bitartekariaren proposamena (enpresak onartu du), soldata 12 ordainketatan 200 euro handitzea proposatzen zuena.

Horrenbestez, gaurko eta igandeko greba partzialei (06:30ean, 10:30ean, 14:30ean eta 18:30ean) eta astelehenetik aurrerako 24 orduko greba mugagabeei eutsiko diete.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena