Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Lanuzte eguna Bartzelonako El Praten, guardia zibil gehiagoren kontrolpean

Ekonomia

Bartzelona

El Prat aireportuko langileek greba mugagabea hasiko dute gauerdian

Agentziak | Erredakzioa

2017/08/13

Espainiako Gobernuak Guardia Zibilaren zaintza areagotzea agindu zuen, azpiegituraren segurtasuna bermatzeko.

1:12
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bartzelonako El Prat aireportuko segurtasun zaindariek ez dute onartu bitartekariek aurkeztutako irtenbidea, eta ostegunean bozkatutakoari eutsi diote. Gauzak horrela,  greba mugagabea hasiko dute gauerdian, Generalitatearen proposamena baztertu ostean. Zehazki, 36 langilek proposamenaren alde egin dute, eta beste 150ek, kontra.

Guardia zibil gehiago ari dira igande honetatik aurrera Bartzelonako El Prat aireportuan lanean, Euleneko langileek lanuzteak deitu dituzten egun berean. Espainiko Gobernuaren aginduz areagotu da Guardia Zibilaren zaintza.

Bidaiarien kontrolaz arduratzen diren Eulen enpresako langileek azken asteotan egindako lan protesten ondorioz sortutako ilarak eta pilaketak ekiditeko hartutako neurria dela jakinarazi du Iñigo De la Serna Espainiako Sustapen ministroak.

De la Sernak azaldu duenez, beste autonomia erkidego batzuetako guardia zibilek indartuko dute Bartzelonako El Prat aireportua zaintzen ari den taldea.

Bihartik aurrera agente gehiago egongo direla iragarri du Espainiako Sustapen arduradunak, Euleneko langileek Generalitatearen bitartekaritzan garatu eta enpresak onartutako proposamena ez baitute onartu.

Aireportuko iturrien arabera, giroa aurreko egunetan baino askoz ere lasaiagoa izan da goizean. Bidaiarien kontroletan 20 minutu baino gutxiagoko ilarak egon dira bi terminaletako kontroletan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena