Ekonomia -

Estatuko aireportuetan

Irailaren 15etik aurrera 25 greba egun deitu dituzte AENAko sindikatuek

Estatuko aireportu guztietan deitu dute grebara, irailaren 15etik hasi eta abenduaren 30ra arte.

Bilboko aireportuan ere egingo dute greba sindikatuek. EFE
Bilboko aireportua. EFE
Bilboko aireportuan ere egingo dute greba sindikatuek. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO, UGT eta USO sindikatuek 25 greba egun deitu dituzte irailaren 15etik aurrera AENAk kudeatzen dituen aireportuetan.

Gaur erregistratu dute greba deialdia. 24 orduko 25 greba egun dira guztira: irailaren 15, 17, 22, 24 ea 29an; urriaren 1, 6, 11, 15, 27, 30 eta 31n; azaroaren 3 eta 5ean; eta abenduko 1, 4, 5, 7, 8, 10, 26, 27, 28, 29 eta 30ean.

Grebak sektore desberdinetan lan egiten dituzten beharginengan izango luke eragina: aireportuetan lan egiten duten suhiltzaileengan, argiketariengan, merkataritza saltokietako langileengan, segurtasunaz eta informatikaz arduratzen diren langileengan, edota aireportuetako kontrol dorreetako beharginengan.

CCOO, UGT eta USO sindikatuek langileen soldata igoera eskatu dute, AENAk kudeatzen dituen aireportuetan 450 bat lanpostu sortzea eta beste 250 lanpostu Enairek kudeatzen dituenetan.

Dena dela, abuztuaren 31rako aurreikusita dagoen bilera batean akordio bat lortzea espero dute sindikatuek, eta, ondorioz, iragarritako 25 greba egun horiek bertan behera uztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Grebak gaur Ekonomia Eguneko albisteak Forondako aireportua Sindikatuak