Ekonomia -

Hileroko datuak

EAEko pentsiodunak dira Estatuan diru gehien jasotzen dutenak

Jarraian, madrildarrak, asturiarrak eta nafarrak agertzen dira. EAEn bizi direnek gainontzeko autonomia erkidegoetakoek baino 222 euro gehiago jasotzen dituzte hilero.

Pentsiodunak. Artxiboko argazkia: EiTB
Pentsiodunak. Artxiboko argazkia: EiTB
Pentsiodunak. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarrak dira Espainiar Estatuan pentsio altuenak dituztenak, izan ere, batez beste 1.143,35 euro jasotzen dituzte hilero; hau da, gainontzeko autonomia erkidegoetako pentsiodunek baino 222 euro gehiago (921,10 euro jasotzen dituzte batez beste). Halaber, Extremadurako pentsiodunak dira gutxien irabazten dutenak; hilero 766,07 euro (euskal herritarrek baino % 33 gutxiago), Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak asteazken honetan kaleratutako datuen arabera.

EAEko herritarren ostean, Madrileko pentsiodunak (1.088,09 euro batez beste), Asturiasekoak (1.086,09 euro) eta Nafarroakoak (1.057,68 euro) egongo lirateke.

Aurretik aipatutako lau autonomia erkidego horietan bizi diren pentsiodunek soilik irabazten dituzte mila euro baino gehiago hilero. Izan ere, Gizarte Segurantzak ematen duen diru-laguntza hori jasotzen duten gainontzeko herritarrek (Espainian bederatzi milioi eta erdi pentsiodun daude guztira) batez beste 921,10 euro irabazten dituzte. Gainera, Espainiako hamaika autonomia erkidegoetan ez dira kopuru horretara iristen.

Espainiako Gobernuak zabaldutako datuen arabera, pentsiodun gehienak (1,7 milioi) Katalunian bizi dira; horietatik, 1.091.306 jubilatuak dira, beste batzuk ezgaitasun iraunkorren bat dute edota alargunak dira.

Espainiako Estatuan bost pentsio mota daude, eta, Euskadin, ezgaitasun iraunkorreko pentsioa (1.200 euro hilero) jasotzen dutenak dira nagusi. Jarraian, jubilatuak (1.315,7 euro) eta alargunak (770,86 euro) daude.

Datuak probintziaka aztertuta, Arabako pentsiodunak dira hilero diru gehien jasotzen dituztenak, 1.331,7 euro batez beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Lana berriak Espainiako Gobernua albisteak Espainia Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Pentsioei buruzko albisteak 2024