Ekonomia -

Gizarte Segurantza

Afiliatu kanpotarrak % 7,4 igo dira EAEn eta % 7,6 Nafarroan

EAEn 56.545 afiliatu daude uztailean, 3.891 gehiago, eta Nafarroan 22.800ra iritsi da kopurua, aurreko hilabetean baino 36 gehiago.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzako afiliatu kanpotarrak % 7,39 igo dira uztailean, iazko epe berarekin alderatuta. 56.545 afiliatu daude, 3.891 gehiago.

Lurraldeka, Araban igo da gehien afiliatu kopurua, % 9,99 (duela urtebete baino 901 gehiago); jarraian Gipuzkoa, % 9,16ko igoerarekin (1.699), eta Bizkaia, % 5,15ekin (1.1291) daude, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Batez besteko afiliazioa EAEn uztailean % 0,72 igo da, ekainarekin alderatuta, hau da, 404 pertsonek eman dute izena.

Batezbesteko afiliazioa EAEn uztailean % 0,72 igo da, ekainarekin alderatuta, hau da, 404 pertsonek eman dute izena.

Afiliatu kanpotarretatik 34.266 erregimen orokorrean daude, 11.374 etxekoan, 90.256 autonomoak dira, 1.360 laborantza erregimenean daude eta 289 itsasokoan.

Nafarroan afiliatutako kanpotarrak 22.800 dira

Nafarroan Gizarte Segurantzan izena eman duten kanpotarrak 22.800 dira uztailean, aurreko hilabetean baino 36 gehiago. Urte arteko hazkundea % 7,62koa izan da. Espainia osoan, afiliatu kanpotarren batez bestekoa 1.870.397 da.

22.800 afiliatuetatik 3.904 autonomoak dira eta 18.895k erregimen orokorra dute.

18.895 afiliatuetatik 13.424 sistema orokorrekoak dira, 2.660 laborantzakoak eta 2.811 etxeko zerbitzuetakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa EAE albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa