Ekonomia -

Krisia

Navalek akziodunen ezohiko batzarra deitu abuztuaren 30ean

Manuel del Dago enpresariak ekarpena egiteko epea amaitu da, baina ez dute inbertsioaren berririk.

La Naval ontziolako langileen elkarretaratzea konponbide eske. Artxiboko argazkia
La Naval ontziolako langileen elkarretaratzea konponbide eske. Artxiboko argazkia
La Naval ontziolako langileen elkarretaratzea konponbide eske. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Naval ontziolak akziodunen ezohiko batzarra deitu du abuztuaren 30ean egoera ekonomikoa aztertzeko.

Manuel del Dago enpresaria kapitala jartzeko prest agertu zen, baina ekarpena egiteko hiru aste behar zituela adierazi zion zuzendaritzari. Epea amaitu da eta ez dute inbertsorearen berririk.

Horrenbestez, ezohiko batzarra deitu dute, egoera aztertu eta aurrerantzean zer egin aztertzeko.

Joan den astean enpresa-batzordeak jakinarazi zuen beste inbertitzaile bat egon daitekeela, baina oraingoz ez dute aukera horri buruzko xehetasunik eman.

Gauzak horrela, ekainean abiarazitako prozesua kolokan dago.Navalen kapitala 42 milioitan handitzea adostu zuten orduan eta zenbateko horren % 80 Del Dagon enpresariak jarri behar zuen.

Del Dagorekin gertatzen dena argitu bitartean, Ingeteam eta Murueta dira akziodun nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Ekonomia berriak Eguneko albisteak