Ekonomia -

Bilboko aireportua

Norwegianek Bilbo-Bartzelona hegaldiak eskaintzeari utziko dio urrian

Kostu txikiko aireko konpainiak ezin die salneurri txikiei eutsi, hainbeste jatsi dute etekinerako tartea, egoera jasangaitza bihurtu dela.

Argazkia: Norwegian
Argazkia: Norwegian

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norwegian hegazkin-enpresa nordikoak Bilbo-Bartzelona aire-bidea eskaintzeari utziko dio urriaren 28an, udako denboraldia bukatutakoan, Alfons Claver enpresako harremanetarako eta marketin zuzendariak EFEri adierazi dioenez.

Norvegiako kostu baxuko enpresa iazko uztailaren 8an hasi zen Bilbon aipatutako hegaldiak eskaintzen, Vuelingen bidaiariak bereganatzeko, horrek monopolioa baitzuen ordura arte.

Gaur egun, eta urriaren 28ra arte, Norwegianek hiru hegaldi eskaintzen ditu Bartzelonara, baina Vuelingek, Norvegiako enpresa heldu ondoren, bederatzira igo zuen eskaintza.

Norwegiaren etorrerak eragin handia izan du salneurrian, eta horrek etekinerako tartea asko jaistea ekarri du, horregatik amore eman du enpresak.

"Inork ezin digu esan ez garela Bilborekin konprometitu, urtebete eta lau hilabete egon baikara", esan du Claverrek.

Izan ere, billeteen salneurri baxuari esker, eta historian lehen aldiz, Bartzelonarako aire-bidea izan da bidaiari gehien mugitu dituena, Madrilerako hegaldiek baino gehiago.

Orain, Vueling Bartzelonarako aire-bidea eskaintzen duen bakarra izango da berriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Bilbo Bizkaia Bartzelona bideoak Ekonomia berriak