Publizitatea
X

Irratia zuzenean

CEL eros dezakeen Txileko inbertsoreak bilera erronda abiatuko du gaur

Ekonomia

LAN-erregulazio txostena

Txileko inbertitzaileak proposamen bat aurkeztu die CELeko beharginei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/09/06

Txileko inbertitzaile taldearen “benetako interesa” egiaztatu dute langileen ordezkariek; izan ere, “proposamen zehatz bat” aurkeztu du, “baina oso azal-azalekoa”.

  • CELeko langileak, artxiboko irudi batean. EiTB.

    CELeko langileak, artxiboko irudi batean. EiTB.

    CELeko langileak, artxiboko irudi batean. EiTB.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

CEL taldea erosteko interesa azaldu duen Txileko inbertitzaileak langileen ordezkariei “proposamen zehatz bat” aurkeztu die. CEL enpresak lantegiak ditu Zalla, Gueñes (Bizkaia) eta Artziniegan (Araba).

Txileko inbertitzailearekin bilera egin du CEL taldeko enpresa-batzordeak goizean. Inbertitzailea aste honetan izango da Bizkaian, erakundeetako ordezkariekin eta konkurtso-administratzailearekin biltzeko.

Bileran, Txileko inbertitzaile taldearen “benetako interesa” egiaztatu dute langileen ordezkariek; izan ere, “proposamen zehatz bat” aurkeztu du, “baina oso azal-azalekoa”, enpresa-batzordeko iturriek azaldu dutenez.

Hitz egiten jarraituko dute

Iturriek ez dute proposamena zehaztu. Hala ere, “jarrerak nahiko urrun” daudela jakitera eman dute, “normala” negoziazio batean. “Etorkizunean zerbait zehaztea posible den aztertzeko” irailean hitz egiten jarraituko dutela gaineratu dute.

Txileko inbertitzaileak “talde osoan” interesa duela nabarmendu dute, ez bakarrik lan-erregulazioan murgilduta dauden Zallako eta Gueñeseko lantegietan.

Konkurtso-administratzailearekin bilera

Bihar konkurtso-administratzailearekin bilduko da enpresa-batzordea. Lan-erregulazio txostenaren egoeraz eta inbertitzaile posibleen interesaz informazioa jasotzea espero dute beharginen ordezkariek bertan.

CELen zuzendaritzak 230 langile kaleratzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu zuen, Zallako eta Gueñesko lantegietarako. Artziniegako lantegiko hogei bat langile soilik geratuko lirateke lan-erregulaziotik kanpo.

Mobilizazio berriak

Sindikatuek, bestalde, mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Manifestazioa deitu dute Enkarterrin irailaren 17rako, et elkarretaratzea egingo dute ostiralean Bizkaiko Foru Aldundiaren atarian.

Datorren astean, berriz, informazioa banatuko dute etxez etxe, eta kartelak ipiniko dituzte kaltetutako herri guztietan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena