Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Nafarroa azken ukituak ematen ari zaizkio AHTari buruzko itun proposamenari

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, azpiegitura honi buruzko prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, jendartea informatzeko eta herritarren iradokizunak jasogutzeko.

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia presidenteordea. Artxiboko argazkia: EFE
Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia presidenteordea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidenteordeak gaur goizean iragarri duenez, Nafarroako trenbide korridoreari buruzko hitzarmen proposamenari azken ukituak ematen ari zaizkio Foru Gobernua, Espainiako Sustapen Ministerioari igortzeko. Foru Gobernua sostengatzen duten alderdien artean iritzi ezberdinak izan arren bukatzen ari dira proposamena.

Atzo lau alderdien arteko bilera egin ostean, azpiegitura horren inguruan dauden "azken berriak" izan ditu hizpide Ayerdik kazetarien aurrean. Bertan azaldu duenez, Foru Gobernuak azpiegitura honi buruzko prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, jendartea informatzeko eta herritarren iradokizunak jasotzeko.

Ayerdiren esanetan, ez da prozesu "loteslea" izango trenbide alorrean, eskumen hori Estatuaren esku baitago. Hori dela eta, eta gainerako hiru alderdiak (EH Bildu, Izquierda-Ezkerra eta Nafarroako Ahal Dugu) ados ez badaude ere, Espainiako Sustapen Ministerioarekin hitzarmen bat sinatzearen alde agertu da, "betiere egokia bada".

Foru Gobernuak Estatuarekin hitzarmena sinatzeko arrazoi gehiago eman ditu. AHTaren trenbide sareak gaitasun eta estandarrei dagokienez zituen arazoak konpontzen ditu, bidaiarientzako eta merkantzietako erabilera bermatzen du, eta "trenbide korridore" kontzeptua jasotzen du, horren arabera.

Horrenbestez, Foru Gobernuaren esanetan, "eskumena" duenak egindako proposamenak proiektuaren "gakoak" betetzen ditu, eta, beraz, "guk jarritako helburuak errespetatzen ditu".

Kontuak kontu, orain mahai gainean dagoena hitzarmen bat dela azpimarratu du Ayerdik. "Gero etorriko da negoziaziorako eta lizitazioez hitz egiteko garaia", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Espainiako Gobernua Ekonomia albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Abiadura Handiko Trena