Ekonomia -

Triple I taldea

Txileko inbertitzaileak soldata murrizketa eskatu die CELeko langileei

Triple I taldeak norabide aldaketa nahi du enpresaren ekoizpenean, eta “inbertsioa handia” beharrezkoa izango da, horregatik langileen “soldatetan sakrifizio handia” eskatu du.

CEL enpresako langileak. Artxiboko irudia: EiTB
CEL enpresako langileak. Artxiboko irudia: EiTB
CEL enpresako langileak. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Triple I Txileko taldeak norabide aldaketa nahi du CELeko ekoizpenean, beti ere papergintza sektorearen barruan. Horretarako “inbertsio handia” egin beharko dela uste du inbertitzaileak, horregatik langileen soldatetan “sakrifizio handia” eskatu du.

Txileko taldearen mezulariak LAB eta UGTko ordezkariekin bildu dira. Sindikatu bakoitzak ordezkari bakarra du CELeko enpresa-batzordean. Txiletarrek ELAko bozeramaileekin asteazkenean bildu zirela eta gonbidatu ez zituztela salatu dute biek. ELAk 10 ordezkari ditu enpresa-batzordean.

“Erosketa eskaintza zehazten baldin bada euren asmoak azaldu dizkigute. Eskaintza oraindik ez dute zehaztu, irailaren 25ean, hurrengo bisitan, zehaztuko omen dute”, jakinarazi du LABek agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Lana albisteak EEE albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Txileko Santiago albisteak Zalla azken ordukoa Gueñes albisteak Lan gatazkak gaur Gutxieneko soldata Azken ordukoa Enkarterriri buruz