Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sestaoko La Naval: Abian da lan-erregulazio plana ezartzeko prozedura

Ekonomia

LAN GATAZKA

La Navalek abiarazi du jada lan-erregulazio plana ezartzeko prozedura

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/11

Aldi baterako lan-erregulazio espedientea urriaren 1ean sartuko da indarrean eta langile finko guztiengan izango du eragina. Aurretik, aldi baterako behargin guztiak kaleratuko dituzte.

  • La Navaleko langileen protesta. Argazkia: EFE

    La Navaleko langileen protesta. Argazkia: EFE

    La Navaleko langileen protesta. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Sestaoko La Navaleko zuzendaritzak abian jarri du aldi baterako lan-erregulazio plana ezartzeko prozedura. Lantalde finkoa osatzen duten 181 langileengan izango du eragina. Urriaren 1ean ezarriko dute eta sei hilabetez egongo da indarrean. Aurretik, aldi baterako langile guztiak kaleratu egingo dituzte.

Zuzendaritza enpresa-batzordearekin bildu da prozedura abiarazi duela jakinarazteko. Orain, lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatuko beharko dituzte bi aldeek. Hamabost egun dituzte horretarako.

Bestalde, Pedro Gonzalez eta Juanjo Llorden La Navaleko enpresa-batzordeko presidentea eta idazkaria Ezkerraldeko lau alkateekin (Josu Bergara –Sestao-, Amaia del Campo –Barakaldo-, Aintzane Urkijo –Santurtzi- eta Mikel Torres –Portugalete-) batzartu dira Sestaoko udaletxean.

Pedro Gonzalezek azaldu duenez, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta langileen ordezkariak bilduko dituen negoziazio mahai bat martxan jartzea ezinbestekoa dela eta horren alde egin dezatela eskatu diete alkateei.

Era berean, enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartzean "zuhur" egoteko deia egin die. Ildo horretan, Josu Bergara alkateari eskakizun zehatz bat luzatu diote: “Ontziolaren lurzorua blindatuta egotea, zoru industriala izaten jarrai dezan eta balizko espekulazioak saihesteko”.

Bitartean, ETBk jakin ahal izan duenez, Manuel del Dago enpresari asturiarra datozen egunetan etorriko da Sestaora eta La Naval bereganatzeko eskaintza irmoa eta loteslea egingo du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena