Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Edesa Industrialeko langileak kaleratzeko txostena aurkeztu du Fagor CNAk

Ekonomia

Lan-erregulazioko plana

Edesa Industrialeko langileak kaleratzeko espedientea aurkeztu du CNAk

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/11

Edesa Industrialeko eta Geyser filialeko 327 beharginak kaleratzeko txostena da.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Enpresako langile guztiak kaleratzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du gaur Edesa Industrialeko zuzendaritzak (garai bateko Fagor Etxetresnak).

Txostena formalki aurkeztu du zuzendaritzak. Ondoren enpresa-batzordearekin bildu da, dokumentazioa emateko eta informatzeko. Iragan ostiralean iragarri bezala, espedientea aurkeztu dute Edesa Industrialeko eta Geyser filialeko 327 langileak kaleratzeko, Kataluniako taldearen eta enpresa-batzordearen iturriek jakitera eman dutenez.

Edesako eta Geyserreko beharginek CNA taldearen egitasmoa errefusatu zuten iragan astean. Garagartzako lantegia (Arrasate) ixtea eta 167 langile kaleratzea proposatu zuen zuzendaritzak.

Langile guztiak kaleratzeko txostena aurkeztu behar zuela ohartarazi zuen zuzendaritzak hasieratik. Beharginek egitasmoa onartzen baldin bazuten, 160 langile “libratzea” posible zela azaldu zuen.

Eusko Jaurlaritzarekin bilera

Egoeraren berri emateko eta laguntza eskatzeko, langileak Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin bilduko dira arratsaldean. Bestalde, hurrengo pausoak erabakitzeko batzarra egingo dute bihar.

CNA Kataluniako taldeak, Cata enpresaren bidez, hartzekodunen konkurtsoan zegoen Fagor Etxetresnak bereganatu zuen 2014ko uztailean, 38,5 milioi euroren eta aurreneko urtean 705 lanpostu sortzeko egitasmo baten truke.

Iragan uztailean ur-berogailuen (Geyser) eta garbigailuen ekoizpena bertan behera utzi zituen Edesak.

Abuztuaren 20an “bideragarritasun plana” aurkeztu zuen zuzendaritzak. Ia 200 kaleratze eta Garagartzako lantegia ixtea aurreikusten zuen egitasmoak, baina astebete geroago kaleratzeak 167ra murriztu zituzten. Hala ere, Arrasateko lantegia ixteko asmoa berretsi zuten.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena