Ekonomia -

Epaiketa

'Hiriko auzi'ko lau auzipetuek irailaren 22an deklaratuko dute

Jesus Echave, Iñigo Antia (EAJko zinegotzi ohia), Jose Luis Bengoechea eta Fernando Achaerandio dira auzipetuak. 15,7 milioi euro bideratu izana leporatzen diete.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiriko ibilgailu elektrikoaren proiektuaren arduradun nagusiek irailaren 22an deklaratu beharko dute Gasteizko auzitegian. Erakunde publikoek 15,7 milioi euro eman zituzten egitasmoa aurrera eramateko, baina proiektua bertan behera geratu zen.

Lau auzipetuak Aypaida enpresaren administratzaileak dira: Jesus Echave, Iñigo Antia (EAJren Gasteizko zinegotzi ohia), Jose Luis Bengoechea eta Fernando Achaerandio.

Fiskaltzak aipatu 15,7 milioi euroak bideratu izana leporatzen die. Hori dela eta , 10 urteko gaitasungabetzea eskatzen du haientzat, baita laguntzetan jaso zuten diru guzti hori itzul dezatela ere.

Epaiketa prestatzeko saioa egin dute gaur eta prozedurari buruzko kontu teknikoak aztertu dituzte. Lau auzipetuek epaiketa honetan deklaratu behar izatea eskatu zuen, haien aurka, bide penaletik, beste auzibide bat irekita dagoela argudiatuta.

Alabaina, epaileak eskaera hori baztertu egin du, lau akusatuen eta ibilgailu elektrikoaren egitasmoan parte hartu zuten konpainien ordezkariek deklaratzea ezinbestekotzat jotzen duelako.

Gaurko saioan epaiketaren egutegia ere zehaztu du. Epaiketa irailaren 22an hasiko eta urriaren 27an amaituko da. Guztira zazpi saio egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken orduko albistea