Ekonomia -

2018ko maiatzetik aurrera

Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta 'Prepara' programa, bateragarriak

Langabeen prestakuntzarako programak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta 2018ko maiatzetik aurrera bateragarriak izatea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Estatuak Madrilen.

Lanbideren bulego bat, Bilbon. Artxiboko irudia: EFE
Lanbideren bulego bat, Bilbon. Artxiboko irudia: EFE
Lanbideren bulego bat, Bilbon. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Prepara' langabeen prestakuntzarako programak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta 2018ko maiatzetik aurrera bateragarriak izatea adostu dute Euskal Autonomia Erkidegoak eta Estatuak, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak eta Marcos Muro Enplegu eta Gazteria sailburuordeak konferentzia batean parte hartu dute goizean, Madrilen. Besteak beste, Euskadik 'Prepara' programari babesa eman dio bertan. Gainera, laguntza horiek, 2018ko maiatzetik aurrera, diru-sarrerak bermatzeko errentarekin bateragarriak izatea lortu dute.

Bestalde, Estatuko Lan Zerbitzu Publikoak (SEPE) 'Prepara' egitasmoan aurreikusitako laguntzak emateko eta ordaintzeko eskumena izatea adostu dute. Laguntza jasotzeko onuradun berriak onartzeko epemuga 2018ko apirilaren 30a izango da.

“Epe luzeko langabeak babesteko, 'Prepara' egitasmoa luzatzearen aldeko botoa eman du Jaurlaritzak; izan ere, luzapenik gabe, Estatuan diru-laguntzarik gabe geratuko lirateke. Euskadin, ostera, epe luzeko langabeek diru-sarrerak bermatzeko errenta dute”, azaldu du Artolazabalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian gaur Lana berriak Lanbide berriak Gaurko azken ordukoa