Ekonomia -

Oporraldien kudeaketa txarra

Ryanairrek 2.000 hegaldi bertan behera utzi ditu, Biarritzekoak tartean

Euskal aireportuetan, bertan behera geratu da gaur, asteartearekin, Londresko Stansted aireportua eta Biarritz lotu behar zituen hegaldia, baita irailaren 21eko Dublin-Biarritz hegaldia ere.

Biarritzeko aireportura iritsi behar ziren bi hegaldi bertan behera utziko ditu Ryanairrek
Biarritzeko aireportura iritsi behar ziren bi hegaldi bertan behera utziko ditu Ryanairrek
Ryanair konpainiak bertan behera utzitako hegaldiek eragin txikia hemen

1:05

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair irlandar aire konpainiak 2.000 hegaldi bertan behera utzi ditu ezustean. Euskal Herrian, Biarritzen eta Gasteizen aritzen da Ryanair, eta Lapurdiko aireportuan soilik izango du eragina enpresaren kudeaketa okerrak: gaur, irailak 19, bertan behera utzi dute Londres-Biarritz hegaldia, eta irailaren 21eko Dublin-Biarritz hegaldia ere ez da abiatuko.

Pilotuen oporraldien planifikazio kaskarrak sortu du arazoa, konpainiako zuzendariaren arabera, eta egunero 50 bat hegazkin geldituko dira lurrean horren ondorioz urriaren amaierara arte. Guztira, 400.000 bidaiari garraiatu behar zituzten 2.000 hegaldi utziko dituzte bertan behera.

Oporren kudeaketa txarraren eraginez, hegaldien % 80k atzerapenak izan behar zituzten, eta kalte-ordainak ordaintzea baino errentagarriago zaio konpainiari 2.000 hegaldiok bertan behera uztea, 20 milioi euroko kalte-ordaina sortuko dien neurria hartzea.

Bidaiariei hegaldiaren dirua itzuliko diela agindu du Ryanairrek, eta kontsumitzaileen elkarteek erreklamazioak jartzeko deia egin dute: 600 eurorainoko kalte-ordaina jaso dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Biarritz albisteak