Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

AHTaren obrak 2018an abiaraztea eskaini zion Ayerdik Sustapen Ministerioari

Nafarroako Gobernuaren proposamena atzera botatzeko Sustapen Ministerioak erabili dituen argudioak "faltsuak" direla salatu du Manu Ayerdik.

Manu Ayerdi Nafarroako Ekonomia Garapenerako presidenteordea. Argazkia: EFE
Manu Ayerdi Nafarroako Ekonomia Garapenerako presidenteordea. Argazkia: EFE
Manu Ayerdi Nafarroako Ekonomia Garapenerako presidenteordea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren harira egindako azken proposamena atzera botatzeko Sustapen Ministerioak erabili dituen argudioak "faltsuak" direla salatu du Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak.

Atzo gauean eman zuen Sustapen Ministerioak bere erabakiaren berri. Nafarroako Gobernuaren planteamendua onartezintzat jo zuen, AHTaren proiektua aurten esleitzea eta lanak 2018an hastea bermatzen ez zuela argudiatuta.

Ayerdik agerraldia egin du gaur, eta "haserre" agertu da Espainiako Gobernuak bart zabaldutako oharraz aritzeko. Sustapen Ministerioak egia ez diola, eta proposamen horri esker AHTaren lanak 2018an abiaraztea posible izango litzatekeela azpimarratu du.

Nafarroako Gobernuak ez du AHTari buruzko hitzarmen berria sinatu nahi, Itun Ekonomikoaren akordioa itxita egon gabe.

Beraz, AHTa egiteko Nafarroak aurreratu beharko lukeen dirua Itun Ekonomikotik deskontatzeko aukera eman dio Foru Gobernuak Sustapen Ministerioari.

Horrenbestez, Itun Ekonomiko berria adostu bitartean, AHTari buruzko 2010eko hitzarmenean eranskin batzuk gehitzea proposatu zion atzo Foru Gobernuak Sustapen Ministerioari.

Eranskin horien arabera, Nafarroak Espainiako Gobernuaren esku utziko luke bigarren eta hirugarren trenbide zatiak eraikitzeko ardura.

Castejon eta Campanas arteko ibilbideari dagokionez, Adifen esku geratuko litzateke lanak esleitzea, kontratuak egitea eta desjabetzeak gauzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Espainiako Gobernua argazkiak Albisteak Nafarroako Gobernua AHT Euskadi