Ekonomia -

AEB-ko konpainia

Toys 'R' Usek ez du Estatuan dendarik itxiko porrot egin ostean

AEBko jostailu-saltzaileak bost denda ditu Hego Euskal Herrian: Barakaldon, Basaurin, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Toys 'R' Useko dendaren ateak Times Squaren, New Yorken. Argazkia: EFE
Toys 'R' Useko dendaren ateak Times Squaren, New Yorken. Argazkia: EFE
Toys 'R' Useko dendaren ateak Times Squaren, New Yorken. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toys 'R' Us jostailu-saltzaileak porrot egin du, Ameriketako Estatu Batuetan zor handia pilatu baitu. Porrot egitea borondatez aitortu du konpainiak, kapitala berregituratzeko helburuarekin. Hala ere, Espainian dendarik ez duela itxiko iragarri du multinazionalak.

Toys ‘R’ Usek 51 denda eta 1.600 langile zituen Espainian maiatzean. Porrotak, baina, ez omen die oraingoz eragingo.

Bestalde, AEBko jostailu-saltzaileak bost denda ditu Hego Euskal Herrian: Barakaldon, Basaurin, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Jostailu-saltzailearen zorra 5.000 milioi bat dolarrekoa da. Gainera, 400 milioi dolar ordaindu beharko ditu berehala.

Toys ‘R’ Us JP Morgan inbertsio bankuarekin akordio batera heldu da. Auzitegiak onartzeko zain, 3.000 milioi dolar emango dizkio bankuak, zorraren zati bat finantzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Donostia Basauriko bideoak Iruñea azken orduko berriak Barakaldo Ameriketako Estatu Batuak Espainia albisteak Ekonomia 2024 Gasteiz Eguneko albisteak Merkataritza jarduera