Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gipuzkoak azaroan jarriko du martxan kamioientzako bidesariaren probaldia

Ekonomia

AT sistema

Azaroan probatuko du Gipuzkoak kamioientzako bidesari berria

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/05

Irunen eta Etzegaraten AT sistemadun arkuak jarri dituzte jada. Asteburu honetan, berriz, Andoainen jarriko dute kamioien matrikulak irakurtzen dituen arkua.

  • Kamioientzako bidesariaren lehen arkua Irunen jarri zuten unea. Artxiboko argazkia: EiTB

    Kamioientzako bidesariaren lehen arkua Irunen jarri zuten unea. Artxiboko argazkia: EiTB

    Kamioientzako bidesariaren lehen arkua Irunen jarri zuten unea. Artxiboko argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bidegi Gipuzkoako azpiegituren agentziak azarotik aurrera probatuko du kamioientzako bidesari berria, Europako Batzordeak aldeko irizpena eman ostean. Urtarriletik aurrera Irundik Etzegarateraino iristen diren kamioilariek gehienez hamar euro ordaindu behar izango dituzte.

Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak gogora ekarri duenez, Irunen eta Etzegaraten AT sistemadun arkuak jarri dituzte jada. Asteburu honetan, berriz, Andoainen jarriko dute kamioien matrikulak irakurtzen dituen arkua.

Bidesaria azaroan jarriko dute martxan, baina momentuz proba besterik ez da izango. Izan ere, N-1 eta A-15 errepideak zeharkatzen dituzten kamioilariek ez dute ordainsariagatik ordaindu behar izango 2018ko urtarrilera arte.

Oiarbidek azaldu duenez, tasa bera ordainduko dute garraiolari guztiek, jatorriaren arabera ezin baita inor diskriminatu. Gauzak horrela, ez da aurreikusten beherapenik Gipuzkoako garraiolarientzat, neurri hori "atzera botako bailuke berehala Europako Batzordeak". Dena dela, kamioilari gipuzkoarrentzat mesedegarriak suerta litezkeen beste neurri batzuk aztertzen ari direla ziurtatu du diputatuak.

Beste alde batetik, Iñigo Arias AT sistemadun proiektuaren arduradunak jakinarazi du webgune berrian "azken eguneraketak" egiten ari direla, bertan bidesari sistema berriaren inguruko xehetasunak kontsultatu ahal izateko.

Ibilgailuan Via T izeneko tresna kokatuta dutenek ez dute webgune horretan izena eman behar izango, baina gainontzekoek bai. Hala, ordainketa kontaktu fisikorik gabe egin ahal izateko matrikula eta gidariaren datuak gorde beharko dituzte webgunean.

Erabiltzaile berriek 24 orduko epea izango dute bidesaritik igaro ostean webgunean izena eman eta ordainketa egiteko.

Europako Batzordearen oniritzia

“2016an txostena bidali genuen Europako Batzordera, eta Bide Azpiegituretako Sailarekin lan egin ondoren, aldeko irizpena eman du, bidesariak 7. artikuluan ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela adieraziz", azaldu du Oiarbidek.

Azpiegitura horrek izandako kostua berreskuratzeko tasak nahitaez bete behar dituen baldintzak zehazten ditu artikulu horrek. Era berean, jatorriaren edo xedearen arabera garraiolariak ezin direla ez zuzenean ezta zeharka ere diskriminatu azpimarratzen du.

Oiarbidek gogora ekarri duenez, N-1 errepidean bidesaria ezartzearekin bi helburu nagusi beteko lirateke: trafikoa orekatzea eta kanpoko garraiolariek azpiegitura hori mantentzeko ekarpena egitea. “Europa zeharkatzen duen ardatzean dago, eta ez da posible gipuzkoarrok bakarrik ordaintzea errepide hau mantendu eta hobetzeko lanak", gaineratu du diputatuak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena