Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Espainiako Gobernuak Kupoaren eta Kontzertuaren legeak onartu ditu

Biak Kongresura eta Senatura bidaliko dituzte orain, bertan berresteko. Bestalde, Nafarroako Hitzarmen Ekonomiko berria adosteko zorian daudela esan du Montorok.

Iñigo Mendez de Vigo, Luis de Guindos eta Cristobal Montoro Ministroen Kontseiluaren ostean. EFE
Iñigo Mendez de Vigo, Luis de Guindos eta Cristobal Montoro Ministroen Kontseiluaren ostean. EFE
Iñigo Mendez de Vigo, Luis de Guindos eta Cristobal Montoro Ministroen Kontseiluaren ostean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kupoaren lege-proiektua eta Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa onartu ditu gaur Ministroen Kontseiluak. Biak Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adostu zituzten. Orain Diputatuen Kongresura eta Senatura bidaliko dituzte, bertan berresteko.

Bi Exekutiboek adostu bezala, urtea bukatu baino lehen onartzeko, legeak Kongresura bidaliko zituztela agindu zion Cristobal Montoro Ekonomia Ministroak EAJri orain dela gutxi.

Ministroen Kontseiluak gaur eman duen pausoa, beraz, hitzarturik zegoen, baina Gobernu zentralak Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioari bultzada eman nahi dionean gertatu da. Madrilek jeltzaleen babesa lortu nahi du, kontuak aurrera ateratzeko.

Hala ere, bi gaien arteko loturarik ez dagoela argi utzi nahi izan du ministroak. Espainiako Gobernuak aurrekontuak aurrera ateratzeko babesak bilatuko dituela onartu du Montorok prentsaurrekoan; baina ?gai batzuek ez dituzte besteak baldintzatuko?, gaineratu du.

Gainera, lurralde administrazio guztietako finantziazioa eguneratzeko lanean ari dela azaldu du ministroak. Horrela, Nafarroako Hitzarmen Ekonomiko berria adosteko zorian daudela aurreratu du. Erregimen komuneko erkidegoen sistema erreformatzeko asmoa duela berretsi du.

Legearen barruan eztabaidatuz, ?leialtasunez eta elkarrenganako errespetuarekin?, ?gauza asko desberdin ulertzen? dituzten erakundeen arteko akordioa posible dela esateko aprobetxatu du Ogasun ministroak, Kataluniako gatazkari erreferentzia argia eginez.

Urtero 1.300 milioi

Konkretuki, Kupoaren bosturteko Legea onartu du Espainiako Gobernuak, 2017-2021 eperako. Euskadik Estatuari ordaindu beharko diona zenbatzeko formula jasotzen du arauak. Bestalde, Kontzertu Ekonomikoaren Legeak aldaketa ezberdinak bilduko ditu.

Bi Exekutiboen arteko lege adostuak direnez, ez dute zuzenketarik aurkeztuko Kongresuan eta Senatuan. Montororen ahotan, biak onartu eta 2018ko urtarrilaren 1ean indarrean izango dira.

Kupoaren zenbatekoa 1.300 milioi eurokoa da urtero, baina hori oinarri bat baino ez da izango; izan ere, Kupo likidoa, Euskadik benetan ordainduko duena, aldatu egingo da, urtetik urtera aplikatzen zaizkion kontzeptuen eta deskontuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia Albisteak