Ekonomia -

Manifestazioa

Mila lagunetik gora bildu dira Iruñean AHTren aurka protesta egiteko

Parte-hartzaileek salatu dutenez, AHTren proiektua "eraikuntzaren negoziorako aitzakia da, hainbat boza lortzeko tresna politikoa".

Iruñean AHTaren aurka izandako manifestazioaren burua. Argazkia: EiTB
Iruñean AHTaren aurka izandako manifestazioaren burua. Argazkia: EiTB
Iruñean AHTaren aurka izandako manifestazioaren burua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tren "publiko eta sozial" baten alde eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioan milaka lagun bildu dira larunbat honetan Iruñean, hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalek deituta, tartean, Foru Gobernuan dauden EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek. Izan ere, alderdi horietako hainbat ordezkari izan dira bertan, Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos) eta Marisa de Simon (I-E), besteak beste.

Udaltzaingoaren arabera, 1.300 pertsona inguruk parte hartu dute martxan, 'Trenari bai, AHTari ez. Herriak erabaki' lemapean, eta musikaz lagunduta, Iruñeko erdigunea zeharkatu dute. Gainera, AHTk eragina izango duen udalerri nafarren izena ikusgai zen kartelak eraman dituzte. Beste hainbat pankartetan, ordea, honako lelo hauek izan dira irakurgai: 'Tren sozial baten alde. Alkateak eta zinegotziak Erdiguneko Zonaldean', 'Tren publiko eta soziala. Iruñerria', 'zementu gutxiago eta hezkuntza gehiago', 'AHTren dirua gastu sozialerako'.

Manifestazioa 17:00ak aldera hasi da, Gaztelu Plazan, eta 18:00ak pasata amaitu da Sarasate Pasealekuan. Antolatzaileek manifestua irakurri dute, eta AHTren proiektua "eraikuntzaren negoziorako aitzakia" dela salatu dute, "hainbat boza lortzeko tresna politikoa".

Horren arabera, orain martxan dagoen proiektua "UPNk hasitako bera da, xahutzailea, murrizketa gehiago eragingo dituena, eta herritarren gutxiengo batek minutu batzuk baino ez aurreztea ekarriko duena".

AHTk ez du "merkantzien garraioa bermatzen", martxaren antolatzaileek diotenez, gainera, "igaroko dituen lurraldeak hondatuko ditu, klima-aldaketari mesede egiten dion energia-kontsumo handia eraginda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Euskal Y Manifestazioak gaur