Ekonomia -

Lan-gatazka

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren langileek greba hasiko dute larunbat honetan

Beharginek “Oriol Roch zuzendari nagusiaren murrizketa politika etengabearen aurka eta lanpostuen defentsan” greba mugagabea egingo dutela azaldu du enpresa-batzordeak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Artxiboko irudia: EiTB
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Artxiboko irudia: EiTB
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikariak, greban

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Lanpostuen eta lan baldintzen” defentsan eta zuzendaritzaren “murrizketa politikaren” aurka greba mugagabea hasiko dute larunbat honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren langileek.

Greba bertan behera uzteko akordio baten bila, ostiral honetan beharginen ordezkaritza eta zuzendaritza Lan Harremanen Kontseiluan biltzekoak zirela azaldu du enpresa-batzordeak agiri batean, baina zuzendaritza “ez da agertu”. ELA sindikatuko bederatzi ordezkarik osatzen dute enpresa-batzordea.

Beharginek “Oriol Roch zuzendari nagusiaren murrizketa politika etengabearen aurka eta lanpostuen defentsan” greba mugagabea egingo dutela azaldu du enpresa-batzordeak.

Gainera, 2010ean orkestrak “lau lanpostu deuseztatu” zituela gogorarazi du beharginen ordezkaritzak. Orduz geroztik “zerrenda bat, hutsuneak betetzeko lan eskaintza publikoa eta bete gabe dauden postu guztien ordezkapena” eskatu ditu kolektiboak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzak, ostera, akordio batera heltzeko “gogor” lan egin duela adierazi du, eta enpresa-batzordeak “egindako esfortzua ulertu” ez duela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Euskadiko Orkestra eta Robert Treviño