Ekonomia -

Bizkaian

Sidenor Basaurik instalazio berriak zabaldu ditu

Orain arte agerpena ez zuten merkatuetan sartu ahal izango dira instalazio berri horiei esker.

Sidenorren fabrika, Basaurin. EFE.
Basauriko Sidenor lantegiak 50 urte ospatu ditu

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sidenor Basaurik instalazio berriak zabaldu ditu astelehen honetan Basauriko fabrikan. Metalak xaflatzeko tren bat eta labe bat inauguratu ditu, horiek egiteko 40 milioi euro inbertitu eta gero. Gainera, 2018ra begira, Basauriko fabrika horretan beste 45 milioi euro inbertitzea espero du enpresak.

Instalazio berriei esker "lehiakorragoak izango" direla esan du Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak, enpresak 50. urteurrena betetzen duen honetan.

Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua izan dira.

Enpresaren arduradunen hitzetan, Sidenorrek orain arte harrapatu ez dituen merkatuetan sartu ahal izango da instalazio berri horiei esker.

Bestalde, horien arabera, 2018an 45 milioi gehiago inbertituko dituzte Basauriko fabrikan: 10 milioi euro altzairugintzara bideratuko dituzte, eta gainerako 35 milioi euroak metalak xaflatzeko trenaren bigarren modernizazio fasea egiteko erabiliko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Gaurko albisteak Bizkaia Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa