Ekonomia -

2018ko aurrekontuak

EAJk, PSEk eta PPk ez dute ituna itxi, baina aurrera egin dute negoziazioan

Lanean jarraituko dute datozen egunetan, "zerga eta aurrekontu egonkortasuna lortzeko akordioa" baitute hiruek helburu.

EAJko, PSE-EEko eta PPko ordezkariak Sabin Etxean, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
EAJko, PSE-EEko eta PPko ordezkariak Sabin Etxean, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
EAJko, PSE-EEko eta PPko ordezkariak Sabin Etxean, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

agnetziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, PSE-EEk eta PPk ez dute itunik itxi zerga erreformaren inguruan, baina "urratsak" egin dituzte, eta lanean jarraituko dute datozen egunetan EAEri "zerga eta aurrekontu egonkortasunak emango liokeen ituna" lortzeko.

Hiru alderdiotako iturrietatik jakitera eman dutenez, bi ordu eta erdiz egon dira bilduta Sabin Etxean gaur arratsaldean Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea jeltzaleak, Idoia Mendia eta Sonia Perez sozialistak, eta Alfonso Alonso eta Anton Danbroenean popularrak.

Oraingoz ez dute itunik itxi, baina "aurrera" egin dute "adeitasun eta elkarlan giroan". Horren harira, lanean jarraituko dute datozen egunetan, "zerga eta aurrekontu egonkortasuna lortzeko akordioa" baitute hiruek helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Ekonomia albisteak PSE-EE berriak Euskadiko PP bideoak Gaurko azken orduko albistea Aurrekontuen azken ordukoa Zerga politika gaur