Ekonomia -

Suediako Vattenfall enpresa

Siemens Gamesak 113 haize-sorgailu ekoizteko kontratua lortu du

Konkretuki, 72 turbina Baltikoko Kriegers Flak parke eolikorako izango dira, eta beste 41 Ipar itsasoko Vesterhav Syd eta Nord parkeetarako.

Haize-sorgailuak. Artxiboko irudia: EiTB
Haize-sorgailuak. Artxiboko irudia: EiTB
Haize-sorgailuak. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesa konpainiak eskari handi bat lotu du. Horrela, 113 aerosorgailu ekoitziko ditu Suediako Vattenfall enpresarentzako. Enpresa itsas eolikoak hiru proiektu ditu Danimarkan, eta horietarako haize-sorgailuak behar ditu. Guztira, 950 megawatt (MW) baino gehiagoko gaitasuna izango dute aerosorgailuek.

Konkretuki, 72 turbina Baltikoko Kriegers Flak parke eolikorako izango dira, eta beste 41 Ipar itsasoko Vesterhav Syd eta Nord parkeetarako.

Hiru egitasmoetarako inbertsioa 1.700 bat milioi eurokoa izango dela azaldu du Suediako konpainiak, baina Siemens Gamesari egindako eskariaren zenbatekoa ez du zehaztu.

Kriegers Flakeko parkeak 605 MWeko gaitasuna izango du, Vesterhad Sydek eta Nordek 350 MWeko gaitasuna batuko dute, gutxi gorabehera milioi bat etxebizitza energia ‘berdearekin’ hornitzeko potentzia nahikoa.

2020an eta 2021ean, martxan

Turbinak martxan izango dira 2020an, Vesterhad Syd eta Nord parkeen kasuan, eta 2021ean Kriegers Flaken.

Siemens Gamesaren baloreek Ibex 35 indizearen gorakada bultzatu dute burtsan, kontratu berriaren iragarpenak lagunduta. Horrela, konpainiaren akzioek % 7,35 (9,89 euro) gora egin dute 12:35 aldera.

Iragan apirileko bat-egitearen ondoren, Siemens Gamesa turbina eolikoen munduko bigarren hornitzailea da, % 19,3ko merkatu-kuotarekin, Danimarkako Vestas enpresaren atzetik soilik, FTI Consultingen datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Nafarroan EAE albisteak Albisteak multinazionalak Lana Siemens Gamesaren inguruko albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zamudio albisteak Enpresaburuak