Ekonomia -

EAE-ko eskola publikoak

Hezkuntza publikoko 28.000 irakasle daude ostegun honetan grebara deituta

Bestalde, abenduaren 12rako greba deialdia gaur erregistratu dute ELAk, LABek eta Steilasek Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. CCOO eta UGT sindikatuek ere greba deitu dute egun horretarako.

Hezkuntzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE.
Hezkuntzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE.
Hezkuntzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, 28.000 irakasle daude gaur grebara deituta unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza publikoan. Halaber, sindikatu horiek  abenduaren 12rako ere erregistratu dute greba deialdia. Lan-baldintza hobeak eskatzeko ari dira hainbat mobilizazio egiten hezkuntza publikoko langileak.

Gaurko deialdiak 300.000 ikasleri eragingo die, eta hilabetean hezkuntza publikoko langileek egingo duten laugarren lanuztea izango da. Haurreskoletako langileek egin zuten aurreneko greba; garbitzaileek eta sukaldeetako langileek, bigarrena; eta hezkuntza bereziko hezitzaileek, hirugarrena. Sindikatuen esanetan, orain arteko deialdiek babes "oso zabala" izan dute, eta ostegunekoak ere hala izango duela uste dute.

Abenduaren 12ko greba

ELAk, LABek eta Steilasek ez ezik, CCOO eta UGT sindikatuek ere greba eguna deitu dute abendaren 12rako, deialdia bateratua izango ez den arren.

Sindikatu abertzaleek "ongietorria eman" diete CCOOri eta UGTri, eta bi zentralok abenduaren 12an lanuztea deitzea begi onez ikusi dute. Hala ere, "orain arte non" egon diren eta zergatik ez diren mobilizatu galdetu diete.

Greba deialdi horretara unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langile guztiak daude deituta, 31.000 inguru. Azken urteotako "murrizketak" salatu eta lan-baldintza hobeak aldarrikatzen dituzte.

Xabier Irastorza ELAko ordezkariak esan duenez, "oso positiboa" da CCOO eta UGT sindikatuek ere greba deitzea datorren hilerako, horrek "deialdia indartzen duelako".

Dena dela, Irastorzaren iritzian, sindikatu horiekin ez dago elkarlanerako aukera handirik, aldarrikapenetan bat egitea zail ikusten duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak LAB albisteak Grebak gaur Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hezkuntza Irakasleen albisteak gaur