Ekonomia -

HIRIKO

Hiriko auzia epaiaren zain gelditu da

Hiru hilabete iraun duen auzi-saioaren ondotik, aldeek beren ondorioak aurkeztu dituzte. Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak zigorra eskatu dute; defentsak, absoluzioa.

Hiriko auziaren epaiketako irudia. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Hiriko auziaren epaiketako irudia.
Hiriko auziaren epaiketako irudia. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Merkataritza-gaietarako epaitegian gaur egin dute Hiriko auziaren merkataritza alorreko epaiketaren azken saioa eta, aldeek beren ondorioak aurkeztu ostean, epaiaren zain gelditu da.

Epaiketan Iñigo Antia EAJko zinegotzi ohiaren eta Jesus Echave, Fernando Achaerandio eta Jose Luis Bengochea enpresarien erantzukizuna aztertu dute; izan ere, porrot egin zuen auto elektrikoaren proiektuan diru laguntzen bidez jasotako 19 milioi euro galdu zituzten. Lau akusatuak Hiriko auto elektrikoaren proiektuaren atzean zegoen Afypaida enpresako kide ziren.

Afypaida enpresaren hartzekodun konkurtsoa daraman administratzailearen esanetan, lau akusatuak "errudunak" dira. Diru-laguntzetan eskuratu zituzten ia 19 milioi euroak itzuli dezatela eskatu du Estatuko Abokatutzak. Fiskaltzak, ostera, diru-laguntzak itzultzeaz gain, "interes orokorrari egindako kaltea" dela-eta 15,7 milioi euroko kalte-ordaina ematea eta akusatuei besten ondasunak kudeatzeko hamar urteko gaitasungabetzea ezartzea eskatu du.

Bestalde, defentsak absoluzioa eskatu du.

Merkataritza-gaietarako epaitegiak emandako epaiaren zain, Hiriko auto elektrikoaren arduradunek auzi penalari aurre egin beharko diete datorren urtean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Epaiketak bideoak Alderdi politikoak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak